XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. Autonomia-Elkarteko gainontzeko Izaikien pentzutango ordaindubeharrak, norbanako-alorreko lege-erapidetzan agintzen denaren arauera egiteratuko dira.

3. Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren edo horren Ihardutze-Erakunde Burujabeen pentzutango ordainkizunak beste aldearentzako legezko betebeharrak ere sortarazi ditzaten lege-harremanen ondoriozkoak izatea gertatuz gero, hauek dira beste hauek bete edo behar bezala bermatu gabe badaude egiteratu ahal izango.

Sendetsitako epailaritza-epai ontzat emandako betebeharrak horretatik kanpo gelditzen dira.

47. Atala.- Indarra galtzea.

1. Berarizko Legetan agindu dadina salbu, honako hauetako eskubideek bost urteren buruan galduko dute bere indarra: a) Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak edo horren Ihardutze-Erakunde Burujabeek horretarako beharrezko diren baldintzakizun guztiak beteta eta dagozkion egiaztatze-agiri guztiak aurkeztuz horien aitorpena eta kitapena egin dezatela eskatu ez dakien ezein zorren aitorpena edo kitapena egin dezatenekoa.